Skip to main content

pipeline status coverage report PyPI Python 3.12 Django 5.2

tk-hauteskundeak

Tokikom hedabide-sarearentzako hauteskunde-emaitzen Django aplikazioa. Hauteskundeak, herriak, alderdiak, emaitzak eta jarlekuak kudeatu, historikoki bildu eta web bidez zein API bidez erakusteko balio du.

Aplikazioak emaitza-orriak, grafikoak, konparaketak eta txertagarriak (iframe) sortzen ditu, eta hauteskunde-datuak hainbat iturritatik inportatzeko tresnak eskaintzen ditu: CSV historikoak, ministerioak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Parlamentua eta Europako Parlamentua, besteak beste.

Ezaugarriak

  • Hauteskunde mota anitz: udal hauteskundeak, batzar nagusiak (foru aldundiak), Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua, Espainiako Kongresua eta Europako Parlamentua.
  • Datu historikoak: Espainiako Kongresuko 1977ko hauteskundeetatik aurrerako emaitzak biltzen dira hauteskunde-emaitzak/ direktorioko CSV fitxategietan.
  • Emaitzen taulak eta grafikoak: Highcharts bidezko grafikoak, jarlekuen banaketa eta parte-hartzearen bilakaera.
  • Konparaketak: bi hauteskunde edo bi toki alderatzeko bistak, grafikoak eta taulak.
  • Iframe txertagarriak: grafiko, mapa, taula eta zinegotzi zerrendak kanpoko webguneetan txertatzeko.
  • APIa: emaitzak, tokiak, alderdiak eta irabazleak JSON formatuan.
  • Inportazioak: CSVak eta kanpoko API/FTP iturriak prozesatzeko kudeaketa-komandoak.
  • Alderdien irudiak: photologue bidezko logo eta argazkien kudeaketa.
  • Cachea: hauteskunde, mota eta konparaketa bisten cachea trafiko handiko egunetarako.

Baldintzak

  • Python 3.12 edo berriagoa (tokikom proiektuak python_requires >= 3.12 ezartzen du).
  • Django 5.2 (tokikom-ek onartzen duen bertsio bakarra).
  • django-photologue (argazkiak eta logoak) eta djangorestframework (APIa).

requirements.txt fitxategian dauden dependentziak (pyproject.toml-ek hortik irakurtzen ditu):

Paketea Bertsioa
django-highcharts 0.1.7
django-colorfield 0.7.2
xmltodict 0.13.0
django-object-actions 4.1.0
django-import-export —

Django, django-photologue eta djangorestframework proiektu ostalariak hornitzen ditu, eta ez dira aplikazioaren dependentzien artean deklaratzen. Inportazio-komando batzuek xlrd eta requests ere behar dituzte.

Instalazioa

pip install -e .

Ondoren, proiektu ostalariaren settings.py-n aplikazioa eta bere dependentziak gehituko ditugu:

INSTALLED_APPS = [
    # ...
    "photologue",
    "colorfield",
    "import_export",
    "django_object_actions",
    "rest_framework",
    "tk_hauteskundeak",
]

URLak gehitu:

from django.urls import include, re_path

urlpatterns = [
    # ...
    re_path(r"^hauteskundeak/", include("tk_hauteskundeak.urls")),
]

Eta migrazioak exekutatu:

python manage.py migrate

Txantiloiak

Aplikazioaren txantiloiek proiektu ostalariaren base.html txantiloia hedatzen dute eta hainbat bloke gainidazten dituzte: content, title, morecss, morejs, azpiheader eta subheadercontent. Beraz, proiektu ostalariak bloke horiek eskaintzen dituen base.html bat izan behar du.

Konfigurazioa

Aplikazioak settings.py-tik irakurtzen dituen aldagaiak:

Aldagaia Lehenetsitako balioa Azalpena
SITE_TITLE Tokikom.eus Gunearen izenburua metadatuetan.
SITE_TAGLINE Tokikom.eus tagline Gunearen leloa.
SITE_DESC Tokikom.eus, tokiko hedabideak Gunearen deskribapena.
SITE_KEYWORDS Tokikom.eus, tokiko hedabideak Gako-hitzak.
SITE_IMG /img/tk-logoa.png Partekatzeko irudi lehenetsia.
SITE_TW @tokikom Twitter/X erabiltzailea.
FACEBOOK_APP_ID "" Facebookeko aplikazioaren IDa.
HAUTESKUNDE_IFRAME_MINUTES 5 Iframeen cachearen iraupena, minututan.
HAUTESKUDEAK_TEST False Proba modua (izen historikoa, kodea mantentzeko).
STATIC_ROOT — Komando batzuek fitxategi estatikoak han uzten dituzte.
PROFILE_PHOTO_DEFAULT_SLUG no-profile-photo Photologue-ko argazki lehenetsia.
TEMPLATE_STRING_IF_INVALID "" Txantiloi-etiketa batzuen balio lehenetsia.

Datu-eredua

Eredua Azalpena
Tokia Herria, eskualdea, kuadrila, herrialdea, erkidegoa edo estatua; muga SVGarekin.
HauteskundeMota Hauteskunde mota (udal, foru, Legebiltzarra...).
Hauteskundea Hauteskunde bat: data, mota, egoera eta inportazio automatikoa.
HauteskundeaTokian Hauteskunde bat toki batean: errolda, parte-hartzea, botoak eta jarlekuak.
Alderdia Alderdi politikoa: akronimoa, izena, logoa eta taula/grafikoetan agertzeko aukerak.
HauteskundeEmaitzakTokian Alderdi baten botoak eta ehunekoa toki eta hauteskunde bakoitzean.
HauteskundeEserlekuakTokian Jarlekuen banaketa toki eta hauteskunde bakoitzean.
APIResourceConfig Kanpoko datu-iturrien konfigurazioa (FTP/HTTPS, formatua, kodea...).
HauteskundeaIframe, HauteskundeaCache* Iframe eta cacheen kudeaketa.

Kudeaketa-komandoak

Komandoa Azalpena
import_csv hauteskunde-emaitzak/ direktorioko CSV historikoak inportatu.
import_jaurlaritza Eusko Jaurlaritzaren hauteskunde-datuak inportatu.
import_irudiak Alderdien irudiak eta logoak ekarri.
import_svg_boundary <fitxategia> Herrien mugak SVG fitxategi batetik erauzi eta Tokia.boundary_svg eremuan gorde.
retrieve_api_data APIResourceConfig-en konfiguratutako iturrietatik datuak ekarri.
store_api_data Bildutako datuak tokikom_zerbitzuak datu-basera bildu.
create_static_candidates Alderdien zerrenda estatikoa (JSON) sortu.
unify_candidates Alderdien zerrenda bateratua sortu.
delete_empty_parties Hauteskunderik gabeko alderdiak ezabatu.

Ohar: komando batzuek bide-absolutu historikoak dituzte (adibidez import_svg_boundary), eta ingurunearen arabera egokitu behar izaten dira.

APIa

APIaren oinarrizko aurrizkia proiektuaren araberakoa da; adibidez, Tokikom-en /hauteskundeak/ da.

Bidea Azalpena
/<slug>/<tokia>/api/ Hauteskunde baten emaitzak toki batean.
/<slug>/toki-guztiak/api/ Hauteskunde baten emaitzak toki guztietan.
/<slug>/<tokia>/api/mapa/ Tokiaren muga eta datuak maparako.
/<slug>/<tokia>/api/irabazleak/ Tokiko irabazleak.
/<slug>/api/tokiak/ Hauteskunde baten tokiak.
/<slug>/api/alderdiak_guztiak/ Hauteskunde bateko alderdi guztiak.
/<slug>/api/alderdia/<alderdia>/ Alderdi baten emaitzak hauteskunde batean.

API nagusiak (/<slug>/<tokia>/api/, mapa eta irabazleak) hauteskunde publikoak erakusten ditu denentzat. is_public=False duten hauteskundeak kazetarientzat eta superuserrentzat soilik dira irisgarriak; beste erabiltzaile guztiek 404 jasoko dute. toki-guztiak/api/ eta /<slug>/api/tokiak/ public-only dira beti.

Ikusgaitasuna

Hauteskundea.is_public da argitaratze-egoera bakarra. is_public=False duen hauteskundea zirriborroa da: ez da inon zerrendatzen eta ez da irisgarria, kazetarientzat eta superuserrentzat izan ezik.

Ez da bista, URL edo template berezirik behar: bisita bera erabiltzen da, eta is_public iragazkia soilik saltzen da baimendutako erabiltzaileentzat. Kazetaria is_journalist() metodoaren bidez antzematen da (host proiektuaren TokikomProfile.role == "journalist"), eta superuserra is_superuser bidez. Ez da preview_hauteskundea baimenik edo talderik behar.

Lehen fasean kazetariaren bypassa hauek estaltzen ditu:

  • hauteskundearen orri nagusia (/<slug>/ eta /<slug>/<tokia>/);
  • konparaketa (/<slug>-vs-<slug2>/...);
  • API nagusia (/<slug>/<tokia>/api/, mapa eta irabazleak).

Katxeatutako edo txertatutako bistak public-only dira: mota-<mota>/, iframe-<pk>, toki-guztiak/api, /<slug>/api/tokiak/ eta homecardak. Horrela cache partekatuak ez du zirriborrorik gordetzen.

API publikoa (Hauteskunde Mapa)

Euskal Herriko mapak kontsumitzen duen API publikoa, irakurketa-soilik, CORS *-rekin eta token bidez autentifikatuta. JSON giltzak ingelesez, bideak euskaraz.

Bidea Azalpena
GET /api/1.0/hauteskundeak/ Hauteskundeen katalogoa (is_public=True).
GET /api/1.0/hauteskundeak/{slug}/ Hauteskunde osoa: probintziak, udalerriak eta agregatuak.
GET /api/1.0/hauteskundeak/{slug}/{province}/ Probintzia bat.
GET /api/1.0/hauteskundeak/{slug}/{province}/{unit}/ Udalerri bat.

Probintzia eta udalerria INE kodea erabiliz identifikatzen dira: 20 eta 20/055. Emaitzarik ez duen udalerria units barruan agertzen da noData eremuarekin (counting_not_started edo no_official_result).

Autentikazioa Tokikomen ohiko sistema da: DRFren rest_framework.authtoken (TokenAuthentication), tokenak admin-ean sortuta. Authorization: Token <key> goiburua behar da; tokenik gabe 401 itzultzen da.

Muntatzeko, proiektuaren URLconf-ean:

path("api/1.0/hauteskundeak/", include("tk_hauteskundeak.api.mapa.urls")),

Eta REST_FRAMEWORK["DEFAULT_SCHEMA_CLASS"] = "drf_spectacular.openapi.AutoSchema" ezarrita egon behar da.

Dokumentazioa eta schema:

  • Swagger UI: proiektuaren /api/docs/ (tkdbb-n https://tkdbb.tokikom.eus/api/docs/). Proiektuak drf_spectacular INSTALLED_APPS-ean eta OAS_VERSION: "3.1.0" ezarrita izatea behar du.
  • openapi.yaml errepoan gordeta; birkokatzeko:
python manage.py spectacular --urlconf tests.api_urls --file openapi.yaml --validate --fail-on-warn

Kontratua: docs/mapa-api.md.

Garapena

Adarrak eta merge requestak

main adarra babestuta dago: ezin da zuzenean push egin, eta aldaketak merge request (MR) bidez sartzen dira beti.

  1. main eguneratu eta lan-adar bat sortu:

    git switch main
    git pull
    git switch -c feat/nire-aldaketa
    
  2. Aldaketak egin eta commit esanguratsuak sortu (euskaraz, ahal bada):

    git commit -m "feat: hautestontzien taula hobetu"
    
  3. Adarra bultzatu eta MRa ireki:

    git push -u origin feat/nire-aldaketa
    

    MRaren helmuga main izango da. Berrikuspenaren ondoren uztartzen da.

Adarren izenak:

Aurrizkia Erabilera
feat/ Ezaugarri berria.
fix/ Akatsen konponketa.
docs/ Dokumentazioa.
chore/ Mantentze-lanak, dependentziak, konfigurazioa.

Menpekotasunak

Menpekotasunen iturri bakarra requirements.txt da: pyproject.toml-ek fitxategi hori irakurtzen du [tool.setuptools.dynamic] atalaren bidez, eta ez ditu bertsioak bikoizten. Renovate bidez eguneratzen dira: renovate.json fitxategiak pep621 eta pip_requirements kudeatzaileak gaitzen ditu, eta eguneraketak MR bakar batean multzokatzen ditu.

Testak

Testak tox bidez exekutatzen dira. Oraingoz ingurune bakarra dago: Python 3.12 eta Django 5.2.

tox -e py12-dj52

tox eta tox-uv instalatuta ez badaude:

pip install --user tox tox-uv
  • tox.ini: ingurunearen definizioa eta pytest komandoa.
  • test-requirements.txt: test-soilikako dependentziak. Django, django-photologue eta djangorestframework proiektu ostalariak kudeatzen dituenez, hemen pinatzen dira proba-ingurunea erreproduzigarria izan dadin.
  • tests/settings.py: probetarako Django konfigurazio minimoa (sqlite memorian).
  • pytest.ini: pytest-en konfigurazioa.
  • tests/: probak.
  • .coveragerc: estalduraren konfigurazioa. Gutxieneko estaldura %90ean dago (fail_under); hortik behera jaitsiz gero, testak huts egiten du.

Testak --no-migrations-ekin exekutatzen dira (taulak modeloetatik zuzenean sortzen dira); migrazioak tox -e migration_check ingurunean egiaztatzen dira. Migrazioak eta datuakKargatu.py bezalako script zaharrak estalduratik kanpo daude.

Renovate-k test-requirements.txt ere eguneratzen du.

CIa

GitLab CI pipelineak MR bakoitzean eta main adarrean exekutatzen ditu:

  • black --check --diff .: formateoa.
  • ruff check .: lint fase 1 (F, E4, E7, E9, I).
  • tox -e py12-dj52: testak, estaldura eta JUnit txostenekin.
  • tox -e migration_check: migrazioak aplikagarri direla eta modeloen eta migrazioen artean desadostasunik ez dagoela egiaztatzen du.
  • semantic_release (eskuz, main adarrean): bertsioa, changelog-a, commit-a, etiketa eta GitLab release-a sortzen ditu.
  • publish (etiketetan automatikoa): paketea eraiki eta PyPIra igotzen du Trusted Publishing bidez.

Artifacts: coverage.xml (Cobertura), htmlcov/, junit.xml eta gl-code-quality-report.json (Code Quality). Estalduraren konfigurazioa .coveragerc fitxategian dago: migrazioak eta Python 2-ko komando zaharrak kanpoan uzten ditu.

Lint tresnak lint-requirements.txt-n daude pinatuta. Migrazioak eta Python 2-ko hiru inportazio-komando zaharrak lint-etik kanpo daude (pyproject.toml eta ruff.toml).

Bertsioak

Bertsioak semantic-release bidez kudeatzen dira, conventional commits-etatik abiatuta. Release bat argitaratzeko:

  1. Aldaketak main-era eraman MR bidez (feat:, fix:, feat!:... erabiliz).
  2. main adarreko pipelinean semantic_release joba eskuz abiarazi:
    • Bertsio berria kalkulatzen du (SemVer: feat → minor, fix → patch, breaking → major).
    • pyproject.toml eta CHANGELOG.md eguneratzen ditu, commit-a eta etiketa sortzen ditu.
    • GitLab release-a sortzen du.
  3. Etiketak automatikoki publish joba abiarazten du: sdist eta wheel sortu eta PyPIra igotzen ditu.

Beharrezko CI/CD aldagaia:

  • GITLAB_TOKEN: api eta write_repository scopeak eta Maintainer rola. main adarrean Maintainers taldeak du push baimena (GitLab Free-ko babes-arauetan ezin da erabiltzaile bakarrera mugatu); MR bidezko lana da oraindik bide nagusia.

PyPIra igotzeko ez da API tokenik erabiltzen: Trusted Publishing erabiltzen da. PyPI-n behin konfiguratu behar da:

  1. PyPI → tk-hauteskundeak → Publishing → Add a new publisher → GitLab.
  2. GitLab namespace: codesyntax; project: tk_hauteskundeak; top-level CI/CD pipeline file: .gitlab-ci.yml; environment: pypi.
  3. Gorde.

publish jobak id_tokens bidez PYPI_ID_TOKEN lortzen du (aud: pypi) eta twine-k PyPI-rekin trukatzen du; token iraunkorrik ez da gorde behar. Trusted Publishing GitLab.com-eko proiektuekin bakarrik dabil.

Bertsioa pyproject.toml-n ([project].version) eta CHANGELOG.md fitxategian eguneratzen dira automatikoki; ez da eskuz aldatu behar. Bertsioek X.Y.Z formatua dute (SemVer); 1.34.0 etiketa 1.34 zaharraren alias gisa sortu zen, semantic-release-k aurreko release-a har dezan.

Egitura

tk_hauteskundeak/
├── api/                    # kanpoko iturrietako inportatzaileak (aldundiak, ministerioa...)
├── management/commands/    # kudeaketa-komandoak
├── migrations/             # datu-basearen migrazioak
├── static/                 # CSS eta irudiak
├── templates/tk_hauteskundeak/  # txantiloiak (orriak, iframeak, homecard-ak)
├── templatetags/           # txantiloi-etiketak
├── admin.py                # Django adminaren konfigurazioa
├── api_views.py            # API ikuspegiak
├── models.py               # datu-ereduak
├── urls.py                 # URLak
└── views.py                # web ikuspegiak

Erroko fitxategiak: pyproject.toml (paketearen metadatuak eta dependentziak), requirements.txt (dependentzia berdinak pip-entzat), test-requirements.txt (test-soilikako dependentziak), publish-requirements.txt (build eta twine), lint-requirements.txt (black eta ruff), tox.ini (test ingurunea), pytest.ini (pytest konfigurazioa), .coveragerc (estalduraren konfigurazioa), ruff.toml (lint konfigurazioa), .releaserc.json (semantic-release konfigurazioa), CHANGELOG.md, .gitlab-ci.yml (CI pipelinea), tests/ (probak) eta renovate.json (menpekotasunen eguneraketa automatikoa).

Egileak

Codesyntax-ek garatua Tokikom-entzat.

Metadata

Release files for tk-hauteskundeak 1.36.1

For a detailed explanation of source distributions (sdists) and built distributions (wheels), please see the package formats documentation.

Source distribution (sdist)

Source distribution for tk-hauteskundeak 1.36.1
File Size Uploaded Provenance Actions
tk_hauteskundeak-1.36.1.tar.gz 621.6 kB Without provenance Details for tk_hauteskundeak-1.36.1.tar.gz

Built distribution (wheel)

Table of built distributions (wheels) for tk-hauteskundeak 1.36.1
File Interpreter ABI Platform Actions
tk_hauteskundeak-1.36.1-py3-none-any.whl Python 3 none any Details for tk_hauteskundeak-1.36.1-py3-none-any.whl

Total release size: 1.4 MB

Release files / tk_hauteskundeak-1.36.1.tar.gz

Download URL tk_hauteskundeak-1.36.1.tar.gz
Size 621.6 kB
Tags Source
SHA-256 checksum
How to use checksums
360315ad55e2bff1aa28072d68d7cb6c8dd3b6d3276f8b0f62e34140fbdb28f8
BLAKE2b-256 checksum
How to use checksums
730d20faf45dd3c4598a0052ca15ed8d6de82ae029161cb64927b98fb4be3b03
Upload date
Uploaded using Trusted Publishing?
What is trusted publishing?
Yes
Uploaded via twine/7.0.0 CPython/3.12.16

Release files / tk_hauteskundeak-1.36.1-py3-none-any.whl

Download URL tk_hauteskundeak-1.36.1-py3-none-any.whl
Size 772.8 kB
Tags Python 3
SHA-256 checksum
How to use checksums
3ca014f566e7a5c663e4a6ec889017dab0b8da315a129cdab7695b30b3309e9f
BLAKE2b-256 checksum
How to use checksums
a371bbfe30b4654127191a5796ff8794256281c078e5e3f44e96a11e1f329693
Upload date
Uploaded using Trusted Publishing?
What is trusted publishing?
Yes
Uploaded via twine/7.0.0 CPython/3.12.16

Security for tk-hauteskundeak 1.36.1

Provenance

Provenance describes where a file came from. On PyPI, provenance is shared via attestations, which provide a verifiable record of the build or publishing details. View details, limitations and caveats.

No provenance found

None of the files in this release were uploaded with provenance metadata.

A note on package security

PyPI is a repository for distributing packages, not a service for auditing them. While third-party security researchers and our staff do their best to detect and remove malicious packages, PyPI cannot guarantee the quality, security or suitability of any given package.

To learn more about protecting yourself from malicious actors, visit our package security documentation.

Release history Release notifications | RSS feed

Anthropic, PBC Visionary sponsor Bloomberg Visionary sponsor Hudson River Trading Visionary sponsor Meta Visionary sponsor NVIDIA Visionary sponsor Microsoft Sustainability sponsor Depot Continuous Integration AWS Cloud computing and Security Sponsor Datadog Monitoring Fastly CDN Google Download Analytics Sentry Error logging StatusPage Status page