tk-hauteskundeak
Tokikom hedabide-sarearentzako hauteskunde-emaitzen Django aplikazioa. Hauteskundeak, herriak, alderdiak, emaitzak eta jarlekuak kudeatu, historikoki bildu eta web bidez zein API bidez erakusteko balio du.
Aplikazioak emaitza-orriak, grafikoak, konparaketak eta txertagarriak (iframe) sortzen ditu, eta hauteskunde-datuak hainbat iturritatik inportatzeko tresnak eskaintzen ditu: CSV historikoak, ministerioak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Parlamentua eta Europako Parlamentua, besteak beste.
Ezaugarriak
- Hauteskunde mota anitz: udal hauteskundeak, batzar nagusiak (foru aldundiak), Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Parlamentua, Espainiako Kongresua eta Europako Parlamentua.
- Datu historikoak: Espainiako Kongresuko 1977ko hauteskundeetatik aurrerako emaitzak biltzen
dira
hauteskunde-emaitzak/direktorioko CSV fitxategietan. - Emaitzen taulak eta grafikoak: Highcharts bidezko grafikoak, jarlekuen banaketa eta parte-hartzearen bilakaera.
- Konparaketak: bi hauteskunde edo bi toki alderatzeko bistak, grafikoak eta taulak.
- Iframe txertagarriak: grafiko, mapa, taula eta zinegotzi zerrendak kanpoko webguneetan txertatzeko.
- Mapa interaktiboa:
<hauteskunde-mapa>web componenta (v2.0.2), estatikoetan txertatuta; Euskal Herriko emaitzak erakusten ditu eta hedabideen banner eta blokeetan erabil daiteke. - APIa: emaitzak, tokiak, alderdiak eta irabazleak JSON formatuan.
- Inportazioak: CSVak eta kanpoko API/FTP iturriak prozesatzeko kudeaketa-komandoak.
- Alderdien irudiak: photologue bidezko logo eta argazkien kudeaketa.
- Cachea: hauteskunde, mota eta konparaketa bisten cachea trafiko handiko egunetarako.
Baldintzak
- Python 3.12 edo berriagoa (tokikom proiektuak
python_requires >= 3.12ezartzen du). - Django 5.2 (tokikom-ek onartzen duen bertsio bakarra).
django-photologue(argazkiak eta logoak) etadjangorestframework(APIa).
requirements.txt fitxategian dauden dependentziak (pyproject.toml-ek hortik irakurtzen ditu):
| Paketea | Bertsioa |
|---|---|
django-colorfield |
0.14.0 |
django-highcharts |
0.1.7 |
django-import-export |
— |
django-object-actions |
5.1.2 |
django-solo |
2.8.0 |
xmltodict |
1.0.4 |
Django, django-photologue eta djangorestframework proiektu ostalariak hornitzen ditu, eta
ez dira aplikazioaren dependentzien artean deklaratzen. Inportazio-komando batzuek xlrd eta
requests ere behar dituzte.
Instalazioa
pip install -e .
Ondoren, proiektu ostalariaren settings.py-n aplikazioa eta bere dependentziak gehituko ditugu:
INSTALLED_APPS = [
# ...
"photologue",
"colorfield",
"import_export",
"django_object_actions",
"rest_framework",
"tk_hauteskundeak",
]
URLak gehitu:
from django.urls import include, re_path
urlpatterns = [
# ...
re_path(r"^hauteskundeak/", include("tk_hauteskundeak.urls")),
]
Eta migrazioak exekutatu:
python manage.py migrate
Txantiloiak
Aplikazioaren txantiloiek proiektu ostalariaren base.html txantiloia hedatzen dute eta hainbat
bloke gainidazten dituzte: content, title, morecss, morejs, azpiheader eta
subheadercontent. Beraz, proiektu ostalariak bloke horiek eskaintzen dituen base.html bat izan
behar du.
Konfigurazioa
Aplikazioak settings.py-tik irakurtzen dituen aldagaiak:
| Aldagaia | Lehenetsitako balioa | Azalpena |
|---|---|---|
SITE_TITLE |
Tokikom.eus |
Gunearen izenburua metadatuetan. |
SITE_TAGLINE |
Tokikom.eus tagline |
Gunearen leloa. |
SITE_DESC |
Tokikom.eus, tokiko hedabideak |
Gunearen deskribapena. |
SITE_KEYWORDS |
Tokikom.eus, tokiko hedabideak |
Gako-hitzak. |
SITE_IMG |
/img/tk-logoa.png |
Partekatzeko irudi lehenetsia. |
SITE_TW |
@tokikom |
Twitter/X erabiltzailea. |
FACEBOOK_APP_ID |
"" |
Facebookeko aplikazioaren IDa. |
HAUTESKUNDE_IFRAME_MINUTES |
5 |
Iframeen cachearen iraupena, minututan. |
HAUTESKUDEAK_TEST |
False |
Proba modua (izen historikoa, kodea mantentzeko). |
STATIC_ROOT |
— | Komando batzuek fitxategi estatikoak han uzten dituzte. |
PROFILE_PHOTO_DEFAULT_SLUG |
no-profile-photo |
Photologue-ko argazki lehenetsia. |
TEMPLATE_STRING_IF_INVALID |
"" |
Txantiloi-etiketa batzuen balio lehenetsia. |
Datu-eredua
| Eredua | Azalpena |
|---|---|
Tokia |
Herria, eskualdea, kuadrila, herrialdea, erkidegoa edo estatua; muga SVGarekin. |
HauteskundeMota |
Hauteskunde mota (udal, foru, Legebiltzarra...). |
Hauteskundea |
Hauteskunde bat: data, mota, egoera eta inportazio automatikoa. |
HauteskundeaTokian |
Hauteskunde bat toki batean: errolda, parte-hartzea, botoak eta jarlekuak. |
Alderdia |
Alderdi politikoa: akronimoa, izena, logoa eta taula/grafikoetan agertzeko aukerak. |
HauteskundeEmaitzakTokian |
Alderdi baten botoak eta ehunekoa toki eta hauteskunde bakoitzean. |
HauteskundeEserlekuakTokian |
Jarlekuen banaketa toki eta hauteskunde bakoitzean. |
APIResourceConfig |
Kanpoko datu-iturrien konfigurazioa (FTP/HTTPS, formatua, kodea...). |
HauteskundeaIframe, HauteskundeaCache* |
Iframe eta cacheen kudeaketa. |
Kudeaketa-komandoak
| Komandoa | Azalpena |
|---|---|
import_csv |
hauteskunde-emaitzak/ direktorioko CSV historikoak inportatu. |
import_jaurlaritza |
Eusko Jaurlaritzaren hauteskunde-datuak inportatu. |
import_irudiak |
Alderdien irudiak eta logoak ekarri. |
import_svg_boundary <fitxategia> |
Herrien mugak SVG fitxategi batetik erauzi eta Tokia.boundary_svg eremuan gorde. |
retrieve_api_data |
APIResourceConfig-en konfiguratutako iturrietatik datuak ekarri. |
store_api_data |
Bildutako datuak tokikom_zerbitzuak datu-basera bildu. |
create_static_candidates |
Alderdien zerrenda estatikoa (JSON) sortu. |
unify_candidates |
Alderdien zerrenda bateratua sortu. |
delete_empty_parties |
Hauteskunderik gabeko alderdiak ezabatu. |
Ohar: komando batzuek bide-absolutu historikoak dituzte (adibidez
import_svg_boundary), eta ingurunearen arabera egokitu behar izaten dira.
APIa
APIaren oinarrizko aurrizkia proiektuaren araberakoa da; adibidez, Tokikom-en
/hauteskundeak/ da.
| Bidea | Azalpena |
|---|---|
/<slug>/<tokia>/api/ |
Hauteskunde baten emaitzak toki batean. |
/<slug>/toki-guztiak/api/ |
Hauteskunde baten emaitzak toki guztietan. |
/<slug>/<tokia>/api/mapa/ |
Tokiaren muga eta datuak maparako. |
/<slug>/<tokia>/api/irabazleak/ |
Tokiko irabazleak. |
/<slug>/api/tokiak/ |
Hauteskunde baten tokiak. |
/<slug>/api/alderdiak_guztiak/ |
Hauteskunde bateko alderdi guztiak. |
/<slug>/api/alderdia/<alderdia>/ |
Alderdi baten emaitzak hauteskunde batean. |
API nagusiak (/<slug>/<tokia>/api/, mapa eta irabazleak) hauteskunde publikoak erakusten
ditu denentzat. is_public=False duten hauteskundeak kazetarientzat eta superuserrentzat
soilik dira irisgarriak; beste erabiltzaile guztiek 404 jasoko dute. toki-guztiak/api/
eta /<slug>/api/tokiak/ public-only dira beti.
Ikusgaitasuna
Hauteskundea.is_public da argitaratze-egoera bakarra. is_public=False duen hauteskundea
zirriborroa da: ez da inon zerrendatzen eta ez da irisgarria, kazetarientzat eta
superuserrentzat izan ezik.
Ez da bista, URL edo template berezirik behar: bisita bera erabiltzen da, eta is_public
iragazkia soilik saltzen da baimendutako erabiltzaileentzat. Kazetaria is_journalist()
metodoaren bidez antzematen da (host proiektuaren TokikomProfile.role == "journalist"),
eta superuserra is_superuser bidez. Ez da preview_hauteskundea baimenik edo talderik
behar.
Lehen fasean kazetariaren bypassa hauek estaltzen ditu:
- hauteskundearen orri nagusia (
/<slug>/eta/<slug>/<tokia>/); - konparaketa (
/<slug>-vs-<slug2>/...); - API nagusia (
/<slug>/<tokia>/api/, mapa eta irabazleak).
Katxeatutako edo txertatutako bistak public-only dira: mota-<mota>/, iframe-<pk>,
toki-guztiak/api, /<slug>/api/tokiak/ eta homecardak. Horrela cache partekatuak ez du
zirriborrorik gordetzen.
API publikoa (Hauteskunde Mapa)
Euskal Herriko mapak kontsumitzen duen API publikoa, irakurketa-soilik, autentikazio gabea
eta CORS *-rekin. JSON giltzak ingelesez, bideak euskaraz.
| Bidea | Azalpena |
|---|---|
GET /api/1.0/hauteskundeak/ |
Hauteskundeen katalogoa (is_public=True). |
GET /api/1.0/hauteskundeak/{slug}/ |
Hauteskunde osoa: probintziak, udalerriak eta agregatuak. |
GET /api/1.0/hauteskundeak/{slug}/{province}/ |
Probintzia bat. |
GET /api/1.0/hauteskundeak/{slug}/{province}/{unit}/ |
Udalerri bat. |
Probintzia eta udalerria INE kodea erabiliz identifikatzen dira: 20 eta 20/055.
Emaitzarik ez duen udalerria units barruan agertzen da noData eremuarekin
(counting_not_started edo no_official_result).
Ez du autentikaziorik behar: edozein bezerok dei dezake Authorization goibururik
gabe. Datuak publikoak dira eta ez dago cookieik, beraz Access-Control-Allow-Origin: *
erabiltzen da.
Muntatzeko, proiektuaren URLconf-ean:
path("api/1.0/hauteskundeak/", include("tk_hauteskundeak.api.mapa.urls")),
Eta REST_FRAMEWORK["DEFAULT_SCHEMA_CLASS"] = "drf_spectacular.openapi.AutoSchema"
ezarrita egon behar da.
Dokumentazioa eta schema:
- Swagger UI: proiektuaren
/api/docs/(tkdbb-nhttps://tkdbb.tokikom.eus/api/docs/). Proiektuakdrf_spectacularINSTALLED_APPS-ean etaOAS_VERSION: "3.1.0"ezarrita izatea behar du. openapi.yamlerrepoan gordeta; birkokatzeko:
python manage.py spectacular --urlconf tests.api_urls --file openapi.yaml --validate --fail-on-warn
Kontratua: docs/mapa-api.md.
Garapena
Adarrak eta merge requestak
main adarra babestuta dago: ezin da zuzenean push egin, eta aldaketak merge request (MR)
bidez sartzen dira beti.
-
maineguneratu eta lan-adar bat sortu:git switch main git pull git switch -c feat/nire-aldaketa
-
Aldaketak egin eta commit esanguratsuak sortu (euskaraz, ahal bada):
git commit -m "feat: hautestontzien taula hobetu"
-
Adarra bultzatu eta MRa ireki:
git push -u origin feat/nire-aldaketa
MRaren helmuga
mainizango da. Berrikuspenaren ondoren uztartzen da.
Adarren izenak:
| Aurrizkia | Erabilera |
|---|---|
feat/ |
Ezaugarri berria. |
fix/ |
Akatsen konponketa. |
docs/ |
Dokumentazioa. |
chore/ |
Mantentze-lanak, dependentziak, konfigurazioa. |
Menpekotasunak
Menpekotasunen iturri bakarra requirements.txt da: pyproject.toml-ek fitxategi hori irakurtzen
du [tool.setuptools.dynamic] atalaren bidez, eta ez ditu bertsioak bikoizten.
Renovate bidez eguneratzen dira: renovate.json fitxategiak
pep621 eta pip_requirements kudeatzaileak gaitzen ditu, eta eguneraketak MR bakar batean
multzokatzen ditu.
Testak
Testak tox bidez exekutatzen dira. Oraingoz ingurune bakarra dago: Python 3.12 eta Django 5.2.
tox -e py12-dj52
tox eta tox-uv instalatuta ez badaude:
pip install --user tox tox-uv
tox.ini: ingurunearen definizioa eta pytest komandoa.test-requirements.txt: test-soilikako dependentziak. Django, django-photologue eta djangorestframework proiektu ostalariak kudeatzen dituenez, hemen pinatzen dira proba-ingurunea erreproduzigarria izan dadin.tests/settings.py: probetarako Django konfigurazio minimoa (sqlite memorian).pytest.ini: pytest-en konfigurazioa.tests/: probak..coveragerc: estalduraren konfigurazioa. Gutxieneko estaldura %90ean dago (fail_under); hortik behera jaitsiz gero, testak huts egiten du.
Testak --no-migrations-ekin exekutatzen dira (taulak modeloetatik zuzenean sortzen dira);
migrazioak tox -e migration_check ingurunean egiaztatzen dira. Migrazioak eta datuakKargatu.py
bezalako script zaharrak estalduratik kanpo daude.
Renovate-k test-requirements.txt ere eguneratzen du.
CIa
GitLab CI pipelineak MR bakoitzean eta main adarrean exekutatzen ditu:
black --check --diff .: formateoa.ruff check .: lint fase 1 (F,E4,E7,E9,I).tox -e py12-dj52: testak, estaldura eta JUnit txostenekin.tox -e migration_check: migrazioak aplikagarri direla eta modeloen eta migrazioen artean desadostasunik ez dagoela egiaztatzen du.semantic_release(eskuz,mainadarrean): bertsioa, changelog-a, commit-a, etiketa eta GitLab release-a sortzen ditu.publish(etiketetan automatikoa): paketea eraiki eta PyPIra igotzen du Trusted Publishing bidez.
Artifacts: coverage.xml (Cobertura), htmlcov/, junit.xml eta
gl-code-quality-report.json (Code Quality). Estalduraren konfigurazioa .coveragerc
fitxategian dago: migrazioak eta Python 2-ko komando zaharrak kanpoan uzten ditu.
Lint tresnak lint-requirements.txt-n daude pinatuta. Migrazioak eta Python 2-ko hiru
inportazio-komando zaharrak lint-etik kanpo daude (pyproject.toml eta ruff.toml).
Bertsioak
Bertsioak semantic-release bidez kudeatzen dira, conventional commits-etatik abiatuta. Release bat argitaratzeko:
- Aldaketak
main-era eraman MR bidez (feat:,fix:,feat!:... erabiliz). mainadarreko pipelineansemantic_releasejoba eskuz abiarazi:- Bertsio berria kalkulatzen du (SemVer:
feat→ minor,fix→ patch, breaking → major). pyproject.tomletaCHANGELOG.mdeguneratzen ditu, commit-a eta etiketa sortzen ditu.- GitLab release-a sortzen du.
- Bertsio berria kalkulatzen du (SemVer:
- Etiketak automatikoki
publishjoba abiarazten du:sdistetawheelsortu eta PyPIra igotzen ditu.
Beharrezko CI/CD aldagaia:
GITLAB_TOKEN:apietawrite_repositoryscopeak eta Maintainer rola.mainadarrean Maintainers taldeak du push baimena (GitLab Free-ko babes-arauetan ezin da erabiltzaile bakarrera mugatu); MR bidezko lana da oraindik bide nagusia.
PyPIra igotzeko ez da API tokenik erabiltzen: Trusted Publishing erabiltzen da. PyPI-n behin konfiguratu behar da:
- PyPI →
tk-hauteskundeak→ Publishing → Add a new publisher → GitLab. - GitLab namespace:
codesyntax; project:tk_hauteskundeak; top-level CI/CD pipeline file:.gitlab-ci.yml; environment:pypi. - Gorde.
publish jobak id_tokens bidez PYPI_ID_TOKEN lortzen du (aud: pypi) eta twine-k PyPI-rekin
trukatzen du; token iraunkorrik ez da gorde behar. Trusted Publishing GitLab.com-eko proiektuekin
bakarrik dabil.
Bertsioa pyproject.toml-n ([project].version) eta CHANGELOG.md fitxategian eguneratzen dira
automatikoki; ez da eskuz aldatu behar. Bertsioek X.Y.Z formatua dute (SemVer); 1.34.0
etiketa 1.34 zaharraren alias gisa sortu zen, semantic-release-k aurreko release-a har dezan.
Egitura
tk_hauteskundeak/
├── api/ # kanpoko iturrietako inportatzaileak (aldundiak, ministerioa...)
├── management/commands/ # kudeaketa-komandoak
├── migrations/ # datu-basearen migrazioak
├── static/ # CSS eta irudiak
├── templates/tk_hauteskundeak/ # txantiloiak (orriak, iframeak, homecard-ak)
├── templatetags/ # txantiloi-etiketak
├── admin.py # Django adminaren konfigurazioa
├── api_views.py # API ikuspegiak
├── models.py # datu-ereduak
├── urls.py # URLak
└── views.py # web ikuspegiak
Erroko fitxategiak: pyproject.toml (paketearen metadatuak eta dependentziak), requirements.txt
(dependentzia berdinak pip-entzat), test-requirements.txt (test-soilikako dependentziak),
publish-requirements.txt (build eta twine), lint-requirements.txt (black eta ruff), tox.ini
(test ingurunea), pytest.ini (pytest konfigurazioa), .coveragerc (estalduraren konfigurazioa),
ruff.toml (lint konfigurazioa), .releaserc.json (semantic-release konfigurazioa),
CHANGELOG.md, .gitlab-ci.yml (CI pipelinea), tests/ (probak) eta renovate.json
(menpekotasunen eguneraketa automatikoa).
Egileak
Codesyntax-ek garatua Tokikom-entzat.
Metadata
Release files for tk-hauteskundeak 1.45.1
For a detailed explanation of source distributions (sdists) and built distributions (wheels), please see the package formats documentation.
Source distribution (sdist)
| File | Size | Uploaded | Provenance | Actions |
|---|---|---|---|---|
| tk_hauteskundeak-1.45.1.tar.gz | 1.6 MB | Without provenance | Details for tk_hauteskundeak-1.45.1.tar.gz |
Built distribution (wheel)
| File | Interpreter | ABI | Platform | Actions Reset |
|---|---|---|---|---|
| tk_hauteskundeak-1.45.1-py3-none-any.whl | Python 3 | none | any | Details for tk_hauteskundeak-1.45.1-py3-none-any.whl |
Total release size: 3.4 MB
Release files / tk_hauteskundeak-1.45.1.tar.gz
| Download URL | tk_hauteskundeak-1.45.1.tar.gz |
|---|---|
| Size | 1.6 MB |
| Tags | Source |
|
SHA-256 checksum How to use checksums |
3b936497df75904d69cf418145093e35363b7795a14d4a4c8ef5a1a107f669c0
|
|
BLAKE2b-256 checksum How to use checksums |
71c2c51e84b0e3eee90eb6e4b21f80168f0012b414d6278e99ec3571b7b98a39
|
| Upload date | |
|
Uploaded using Trusted Publishing? What is trusted publishing? |
Yes |
| Uploaded via |
twine/7.0.0 CPython/3.12.16
|
Release files / tk_hauteskundeak-1.45.1-py3-none-any.whl
| Download URL | tk_hauteskundeak-1.45.1-py3-none-any.whl |
|---|---|
| Size | 1.8 MB |
| Tags | Python 3 |
|
SHA-256 checksum How to use checksums |
fe340e162a8d72e9c81476aa57e84ee0af4bd426d86305e885cad5970641b55b
|
|
BLAKE2b-256 checksum How to use checksums |
46d0ef8a80fb72d10df4748dcaadae831b5e8088d27f74eddc7f61ffb67004b7
|
| Upload date | |
|
Uploaded using Trusted Publishing? What is trusted publishing? |
Yes |
| Uploaded via |
twine/7.0.0 CPython/3.12.16
|
Security for tk-hauteskundeak 1.45.1
Provenance
Provenance describes where a file came from. On PyPI, provenance is shared via attestations, which provide a verifiable record of the build or publishing details. View details, limitations and caveats.
No provenance found
None of the files in this release were uploaded with provenance metadata.
A note on package security
PyPI is a repository for distributing packages, not a service for auditing them. While third-party security researchers and our staff do their best to detect and remove malicious packages, PyPI cannot guarantee the quality, security or suitability of any given package.
To learn more about protecting yourself from malicious actors, visit our package security documentation.